Zapatarinea


Elizaldeko kaskoan aurkitzen da Zapatarinea, Etxebeste kalean, dema-plazaren parean. Herrian Tomasenea esanda ezagutzen da. XVIII. mendeko eraikin nabarmena da. Beheko solairuan, hareharrizko harlanduz egindako ataburuak ditu. Lehen eta bigarren solairuetan, ongi berriztatutako zuraje polita dauka, kapirio eta tailaz apaindutako zenbait zurarekin. Janari denda eta taberna zen kalera begirako aldean, eta atzealdean, berriz, ukuilua.

Hemen biltzen zen Kaleberriko “Ugartealde” ermandadea. Eguzkitzako Tomas Sarasua zen ermandade honetako listeroa. Tomasenean Sagardia-Goenaga familia bizi zen. Baleriano Sagardia ezkongaia zen, baita bere arreba Juanita Sagardia ere. Bien artean eramaten zuten etxeko martxa, Juanitak taberna eta Balerianok ermandadeko gorabeherak. Apretak edo espartinak ere egiten zituzten.

Baserriaren lotutako argazkiak: