Kaparotz
Elizalde
1974
Kaparotz
Emocionario Guipuzcoano liburutik hartua
lizaldeko erdigunetik ipar mendebalera Txulunbreerreka pasata, Oria ibaiaren ertzetik hurbil
dago Kaparotz baserria. Planta errektangularra, eta harriz eta manposteriaz egindako hormak
ditu. Teilatua bi ur-isuritakoa da. Aurrealde edo fatxada nagusiak (hego ekialdera begira dago )
zurezko egitura dauka bilbapen oso erregularrarekin. Etxearen barruko egitura, osorik, zurezko
sekzio handiko habe eta soliboekin osatua da,simetrikoa eta kalitate handikoa. XVI. mendeko eraikuntza
bikaina da Kaparotz.
Lope Martinez de Isastik ez du aipatzen bere lanetan,ez izen horrekin behintzat. Ziurta daiteke,
hala eta guztiz ere, idazle honen garaian, hau da, 1625ean, Kaparotz gaur dagoen lekuan zegoela.
Aurkitu dugun lehenengo aipamena 1442koa da. Izan ere, urte hartan jaioa zen Miguel de Cap aroz
izenekoak, epaiketa batean lekuko gisa deklaratu zuen 1508an. Martin de Ugalde zuen aita.
Kaparotz baserriaren jabeak Atxega jauregiko ondorengoak ziren. Haienak ziren Kaparotz, eta
haren inguruko Atxegazar,Alperro eta ibaiaren beste aldean zeuden Sañarrinea eta Santuenea ere.
Esteban Iribar Barrutia, Gilisastiko semea, Maria Mujika Zubietako Altzu baserriko alabarekin
ezkondu zen. K aparotz baserria salgai jarri zuten, eta Estebanek eta bere emazteak erosi egin
zuten 1932an. Esteban garraiolari lanean aritzen zen idiekin eta galerarekin; Pasaia inguruetan ibiltzen
zen. Berak eta Mariak zortzi seme-alaba izan zituzten eta Joxe, semerik zaharrena, maiorazko
gelditu zen etxean. Karmen Garmendia Alberdi ordiziarrarekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba
ekarri. K aparotz baserri ederrean bizi da,
gaur, alargundua.
K aparotzek lursail zabalak ditu, bost
hektareako erribera handiak eta 18 hek-
tarea Ibaia deitzen den mendian. Esteba-
nen garaian, garraiolari ibiltzen zenean,
K aparotzen zazpi idi egoten ziren, baita
paradako zezena ere. Guztira 22-24
abelburu izaten zituzten baserri hone-
tan. Gainera, erriberetan artasoro han-
diak ereiten zituzten. Baserri aberatsa
zen. 1974an Joxe hil zen, eta behiak
kendu zituzten.
2002
Kaparotz.
Argazkia: Josu Tellabide.
E