aparotz baserritik iparraldera, bizkar baten gainean, belardiz inguratua aurkitzen da
Udarregi baserria. Lau aurrealdeak harri eta mortairu estali gabeaz eginak dira. Harearrizko
harlanduak baserriaren lau ertzetan daude. Lehenengo solairuan eta ganbaran, ekialdeko eta
hegoaldeko aurrealdeetan, zurezko egitura erregular eta ederra dauka. Beheko solairuan, leiho
eta ate buruak harlanduzkoak dira, aldiz, barruko egitura guztia zurezkoa da.
XVII. mendearen erdi aldera eraiki zen, hemen zegoen beste baserri txikiago bat ordezkat-
zeko seguru asko. Saroe jauregiko jabegoa izan da beti. 1689an Ignacio de Soroa kapitainak
sortu zuen lokarrian aipatzen da:La casseria llamada Udarregui sitta en jurisdicion de la dha
villa, con sus manzanales, tierras de sembrar, montesydemas pertenecidos.... Beti maizterrak
bizitu izan dira Udarregin.
1830eko hamarkadan,Alkain-Iruretagoiena familia bizitu zen bertan. Familia honetako seme
bat, Juan Joxe Alkain Irureta goiena, Udarregi bertsolaria, 1829an jaio zen Aiako Uztaetaburu
baserrian, eta haurra zela, familia Usurbilgo Udarregi baserrira aldatu zen. Geroago, Artikula-
aundira aldatu ziren. Juan Joxe gaztearen bizitza Udarregin pasatako urteek markatu zuten,
handik aurrera baserriaren izenarekin gelditu baitzen.
1920ko erroldak dioenez, Udarregin Kamio familia eta Jose Migel Elgarresta bizi ziren.
Frantzisko Exposito ere bertako seme zen. Aita Joxe Migel Exposito zuen, eta berak zioe-
nez, aitona inklusatik ekarria zuten. Joxe Migelen emaztea, Lutxi, amezketarra zen. Seme bakarra
izan zuten, Frantzisko, txirrindularia eta gero taxista izan zena; emaztea Bittori zuen,Aizarnazabaleko
alaba, eta lau seme-alaba izan zituzten. 1970ean, baserria utzi zuten kalera joateko
bizitzera. Hala ere, urte batzuk gehiagotan jarraitu zuten behiekin. Garai batean, etxean
morroia edukitzen zuten.
Gaur egun, Udarregiko ukuiluan hiruzpalau behi daude, eta baserriko lursailak ere erabilt-
zen dituzte. Gaur, Zuriarrain Alkorta familiak zaintzen du baserria, eta baratzea ere badute.
1980az geroztik, baserrian ez da inor bizi.
Udarregi
Elizalde
2000
Udarregi.
Argazkia: Iñaki Salsamendi.
K
2001Udarregi.
Argazkia: Josu Tellabide.