aparotz baserritik Aginagako Goialdera doan herribidearen ondoan, Bordatxo mendi-
peko lepo batean dago Urkamendi baserria.
Planta karratua duen baserria da, bi solairu eta ganbararekin. Bi ur-isuritako teilatua du, eta
lau fatxadak harri eta manposteriaz eginak. Hegoaldeko aurrealde edo fatxada nagusiak, beheko
solairuan, hareharrizko harlanduz egindako ate eta leihoak ditu. Lehen solairuak eta ganba-
rak zurezko bilbapena daukate, eta tarteak manposteriaz itxita. Fatxada honen ezkerraldean,
hareharri landuz egindako horma batek mendebaleko haizetik babesten du ataria. Etxearen
egitura lau haberen gainean egina dago. Lehen, habe hauek harlanduzkoak ziren, baina aldatu
egin zituzten. Lehenengo solairutik gora, kalitatezko zurezko egitura du. Baserria XVIII. men-
dean eraikia da.
Gaur, Urkamendin Manterola-Arizeta familia bizi da. Laurgaingo Iturraran baserritik etorri
ziren, 1957an, hona bizitzera. Aurretik, Urruzmenditarrak bizi ziren. 1920an, Pio Urruzmendi,
1857an jaioa, zen jabea. Manterolatarrek baserria erosi zutenean, kalera bizitzera jaitsi ziren.
Gaur, lau behi daude baserri honetako ukuiluan baina lehen bederatzi edo hamar izaten
ziren. Gainera, beti ardiak izan dira, bai Iturraranen baita Urkamendin ere, eta gaur badira 60
ardi etxerako gazta egiteko. Era berean, arkumeak ere beti hazi izan dituzte. Behorrarekin
K aparotzera jaisten ziren esnea esnezaleari emateko, eta astean behin Bretxara autobusez,
babarrun, arrautza eta abar saltzera; itzultzerakoan etxerako behar ziren gauzak ekarriz.
1998 arte sagardoa etxeko dolarean egiten zuten.
Urkamendi
Elizalde
1999
Urkamendi.
Argazkia: Josu Tellabide.
K
1999. Urkamendiko ganbaran belarra,
abereentzako negurako janaria.
Argazki egilea: Josu Tellabide.
1987. Felix Manterola,Aiako
Iturrarandik Urkamendira etorria.
Argazkia: Jakoba Errekondo.