Usaskueaundi
Kalezar
1984
Usaskueaundi.
Argazkia: Usurbilgo Udal Artxiboa.
Egilea: Juan Agustin Lasagabaster.
aizar baserritik iparraldera,Txoritoki deitzen den gain lau batean daude kokatuak Usaskueaundi
eta Usaskuetxiki baserriak. 1864ko Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa delako
zerrendan,Usascue baserri bakarra agertzen da, zehazki udaletxetik 1.600 metrora dagoena.
Aipatutako urte horretan dirudienez bi etxe isolatuak ziren.
Usaskueaundi baserriari Usaskuezarra ere deitzen zaio. Lehen, Lasarteko Muñagorri familia
zen baserriaren jabeak, eta Aburruza familia maizter bizi zen. Zelestino Aburruza Asteasuko
Ain -Etxeberri baserriko semea zen. Aburruza abizena Bidaniako Elola bailaran dagoen izen
bereko oinetxetik dator, eta XVI. mendetik aurrera Gipuzkoako Beterri aldean zabaldu zen.
Zelestino ezkondu, eta Anoetara
pasa zen bizitzera. Han jaio zen Maria
Matista Aburruza, Ibarrolaaundiko
amona, Usaskuaundiko amona den
Maria Matista Agirreren koinata. Zelestino
eta bere emazte Maria Juana Otegi
Anoetatik Larbainera etorri ziren bizit-
zera, zazpi seme-alabarekin. Larbaingo
beste etxean, berriz, Agirretarrak bizi
ziren, Beasaingo San Andres baserritik
etorrita.
Larbain saldu zenean, Usaskura aldatu
zen Zelestino bere familiarekin.
S
2002
Usaskueaundi.
Argazkia:Asier Agirresarobe.