elaiaunditik iparraldera, mendi hegal batean zegoen Arpidegieta zaharra, edo Arpita, jendeak
baserri honi deitzen dion bezala. Etxe zaharra erre ondoren, Arpitaberri eraiki zuten
zaharraren azpialdean, errekaren ondoan, eta bertan bizi dira gaur bertakoak.
Lehengo nagusiak (Aldabalde familia) Urdaiagara joan ziren bizitzera. Gaur egun, Lizarazu
familia bizi da baserri honetan. Lizarazutarrak Goierriko Astigarretatik etorri ziren 1920an
Arpidegietara. 25.000 pezeta ordaindu zituzten baserria eta lurrengatik Markos Lizarazu eta
Juana Mari Sarriegi senar-emazteek. Mar kos Astigarretako Latxe baserriko semea zen, eta
Juana Mari emaztea, berriz, Beasaingo Erauskinzar baserriko alaba. Hamar seme-alaba izan
zituzten, denak Astigarretako Latxen jaioak, Migel gazteena izan ezik, hau Arpidegietan jaio
baitzen. Pedro semea, baserritik kanpo bizi izan ondoren, baserrira bizitzera etorri zen. Garai
hartarako ezkondua zen Eusebi Eizagirrerekin. Eusebi Zarauzko Urteta auzoko Isasti baserriko
alaba da. Markos eta Juana Mari gurasoak oraindik bizi zirela, Pedro eta Eusebi baserrian jarri
ziren bizitzen. Hiru seme-alaba izan zituzten.
Familia Arpidegieta baserri zaharrean bizi zen, baina baserri hau erre egin zuten 1958ko apirilaren
10ean. Orduko morroiak su eman omen zion egun hartako bazkalondoan. Garai hartan
bospasei buru zituzten. Mar kosek
larruzko abarkak egiten zituen etxean,
eta etxe koandre gaztea, Eusebi, tratua-
rekin eta esnearekin Antiguara joaten
zen egunero. Postu bat zuen Antiguako
plazan. Eusebik gidatzeko karneta lortu
zuen 1955ean, eta gaur ere, 82 urterekin
mantentzen du baimena, eta autoa
gidatzen du egunero Antiguara joateko.
Antiguako plazara joaten jarraitu du,
Donostiako udalak plaza hau itxi duen
arte. Lau larre-behi eta lau ahuntz
dituzte, azken hauek bazterrak garbi
edukitzeko.
Z
2001
Arpitaberri.
Argazkia: Josu Tellabide.
Arpidegieta
Txikierdi
1960
Arpitaberri 1959ean eraikia.