Txokoaldeko auzunean dago, Irigoindegi baserritik iparraldera eta Simonenezar etxetik
ekialdera. Planta errektangularreko etxea da, 16,50x7,50 metro koa. Harri eta manposteriaz
egina dago. Bi ur-isuritako teilatuko baserri txikia da.
Urdaiaga jauregiko eranskin bat zen, eta leku honetan aurkitzen zen Urdaiagako portua eta
ontziola. 1689an, Ignacio de Soroa kapitainak Saroe jauregiko jabeak- sortu zuen lokarrian
agertzen da:La cassa solarypalacio de Urdaiaga Jaureguiaypuertoyastillero de Urdaiaga, y
todo lo demas con su pertenecido juntamente con la casilla de Caraechea....
Jabetza-eskrituretan Larrechea eta Carechea izenekin agertzen da. 1920an, Juana Ignazia
Alsua (1850ean jaioa) eta Maria Portu (1880an jaioa) bizi ziren. Gaur, Labaka-Aranzadi familia
bizi da bertan.
Saroeko lokarria desegin zenean, Karatxea Luisa Lopez de Samaniego Soroaren ondare gisa
gelditu zen eta honen ondorengoek saldu egin zuten 1932 inguruan. Ordura arte bertan maiz-
ter bizi zen Gre gorio Labaka izan zen eroslea. Orendaingoa zen, eta Kaleberriko Olarriondo
berrira etorri zen. Aiako Lokate baserriko Rosina Etxeberrirekin ezkondu, eta bederatzi
seme-alaba izan zituzten. Haietatik Ignazio semea etxera ezkondu zen Aginagako Galardigaraikoako
Miren Aranzadirekin.
Karatxea
Urdaiaga
2001
Karatxea.
Argazkia: Josu Tellabide.
T