Kaleberri
Zubieta
2003
Kaleberri.
Argazkia: Josu Tellabide.
alea baserriaren alde banatara bi etxebizitza eraiki ziren, baserri zaharrari erantsiak. Bi
etxe hauek ezagutzen dira Kaleberri izenaz. Horietako baten jabea Joxe Antonio Iparragirre
Eguskitza zen garai batean. Joxe Antonio Berridiko Dolores Alkortarekin ezkondua zegoen,
eta seme bat izan zuten. Bizpahiru behi eta txekorren bat edukitzen zituzten. Orain, Kaleberrin
etxebizitzak daude, eta Zubietako Pilota elkartearen biltokia.
Kamio
Zubieta
K
ubietako Kamio desagertutako baserri bat da. Gaur ez dakigu zehazki non zen, baina badirudi
Etxetxo baserriaren inguruan zegoela. Usurbilgo partean zegoen. Ez zen etxe herri-sortzailea,
eta oso lur gutxi zituen, golde bat (3300 metro koadro) zuen sagasti bat bakarrik. Kamioko biz-
tanleek urte asko pasa zituzten auzietan Komunitatearekin, Zubietamendiko larre eta basoetan
bere ganaduentzat bazkatzeko eskubidea eskatzen. Komunitateak beti ukatu egin zien Kamioko
jabeei lursail haietan sartzeko eskubidea, nahiz eta Kamiokoek betidanik zubietarrak zirela, eta
auzotasunik ez izan arren, kaperadunak zirela argudiatu. Hainbat epaiketa izan ziren 1663 eta 1681
bitartean, eta Kamioko jabeek galdu egin zituzten.
1663an aipatzen da lehenengo aldiz Camio izeneko etxea Zubietan. Balthasar de Urrizmendi
eta Margarita de Chipito ziren jabeak. Dena dela, aipatutako urtea baino lehen baserritarrak bizi
zirela badakigu. Badakigu 20 bat urte lehenago abereak bakarrik zeudela Kamion, eta 1634an
Miguel de Chipito zela etxearen jabea. Margaritaren aita zen. Seguru asko, berak eraikiko zuen
1630 inguruan. 1679an Juan Martinez de Yrarreta Çubiaurre eta haren emazte Mariana de Berridi
ziren jabeak. Horiek, dirudienez, etxe zaharra bota eta berria eraiki zuten. Juan Martinezek Maria
de Chipitok utzitako herentzian jaso zuen baserria. Etxea berria eta oso ederra zen de fabrica
nuevaysuntuossa, zilarrezko 3000 dukat balio omen zuen, garai haietan izugarrizko dirutza.
Z