ubietako erriberetan dago, mendialdea hasten den lekuan, Petritza eta Zuasti artean.
1379an aurkitzen dugu baserri honen lehenengo erreferentzia. Zubieta Donostia eta Usur-
bilen artean banatu zen urtean, Lertxundi Usurbilgo partean geratu zen. Geroago, 1413an,
Donna Maria Martin de Lersundia aipatzen da; Martin Gonzalez de Achegaren, Irurubietako
jabearen iloba zen. Urte berean jaioa zen Pero Martin de Lersundi, Zubietan bizi zena. Atxegako
jauna eta Irurubieta familiaren arteko 1508ko auzi batean ageri da.
1495ean ere agertzen da etxe honen izena, Zubietako Komunitatearen dokumentu batean:
Iohango de Lerchundy, señor de la casa de Lerchundy... aipatzen da agiri horretan. Beti izan
da Komunitateko partaide.
Juango de Lerchundi Usurbilen ezagutzen den lehenengo erroldan agertzen da 1499an.
1625ean, Lope Martinez de Isastik Lersundi oinetxearen aipamena egiten du, Usurbilen.
1704an, Juan de Zugasti, olagizona lanbidez, eta Ana de Allurralde emaztea Lertxundiko
jabeak ziren.
Hasierako oinetxea aspaldi zatitu zen hiru etxebizitzatan. 1724an, dagoeneko Lertxundi
zatitua zegoen, eta bi jabe zituen: Juan de Goya eta Miguel Antonio de Zugasti. 1827an, Xabiera
de Arizmendi eta Juana Bautista de Arizmendi ziren jabeak. 1869an, Lertxundiko jabea
Urnietako Juana Josefa Belaunzaran zen.
Baserri handi honen eraikinak garai ezberdinetako elementuak ditu: XVI. mendeko dolare-
habeak eta dolare zorua, XVII. mendeko zenbait zur eta habe, eta XVIII. mendeko kalitate
bikaineko egitura nagusia.
Baserriaren hegoaldean Zaldua sendia bizi da. Joxe Migel Zaldua 1870 aldera jaio zen Lert-
xundin, emaztea Juliana Urdanpilleta Urdanpilleta zuen, Goiatz herriko Alkortaenea baserrian
jaioa. Lau seme-alaba izan zituzten, eta haietatik Joxe Ramon Zaldua Urdanpilleta semea geldi-
tu zen maiorazko. Beste seme bat, Jesus, Ugartetxiki baserrira joan zen. Alaba Katalina ezkon-
Lertxundi
Zubieta
2001
Lertxundi.
Argazkia: Josu Tellabide.
Z