ubietako erriberetan dago Lizarraga baserria, Zubietako elizatik hurbil. Etxenagusi,Aliri,
Etxeberriaga eta Irigoien baserriak ditu inguruan.
Gaurko Lizarraga baserria XVI. mendean eraikia da: harlanduz egindako garai hartako arku
ederrak ditu, eta garai bereko leihoak. Zurezko egitura zaharra alde batzuetan mantentzen du.
Gipuzkoako kostaldeko baserri askok bezala, harlanduz egindako gurutze bat zeukan teilatuaren
gailurrean. Gurutze hori hego mendebaleko horman aurkitzen da. Etxeak 400 metro koadroko
planta dauka,Aliri,Aizpurua eta Berridiren neurri berekoa, beraz. Baserri hauek guztiak
garai berekoak dira.
Lizarraga baserria Zubietako Komunitateko parte izan da beti.
1379an aurkitzen dugu Lizarraga etxearen lehenengo aipamena. Urte hartan, Zubietako
oinetxeek Donostia eta Usurbilen artean aukeratu behar izan zuten, eta Lizarraga Usurbili lotu
zitzaion. Geroago, 1495ean agertzen da baserri hau Zubietako Komunitateko dokumentu
batean:Juan de Lizarraga, señor de la
casa de Lizarraga agertzen da agiri
horretan. Juango de Lizarraga Usurbilen
ezagutzen den lehenengo errol-
dan azaltzen da 1499an.
1517an, Juan de Lizarraga, beste
zubietar batzuekin batera, Oriako
Itxia inguruko lurrak eta ondasunak
Juan de Lasarteren aurka defendatzen
ageri da. 1566an, Joanes de Lizarraga
Zubietako oinetxe honetako ondorengoak
, Donostian auzotasuna zuen.
1598an eta 1599an Juanes de Lizarraga
agertzen da Komunitateko auzi
Lizarraga
Zubieta
2002
Lizarraga.
Argazkia:Asier Agirresarobe.
Z
2001. Lizarraga. Sarrera nagusia.
Argazkia: Josu Tellabide