ginagako erdigunean Soroa baserritik hurbil kokatzen da baserri hau.
XIX. mendean eraiki zuten dirudienez, 1815-1820 artean hain zuzen,Arpidegi baserri zaharraren
lurrak bitan zatitu ziren garaian, eta Errasti eta Arpidegi edo Ezkerrenea etxeak sortu
ziren. Errasti familiak berak eraiki zuen, eta beraiek dira gaur ere nagusiak.
XVIII . mendearen bukaera aldean, Aginagara etorri zen Azpeitiko Nuarbetik Jose Errasti,
Josefa Antonia Atxega Mutiozabaleko alabarekin ezkondu zen, eta Aginagan bizitzen jarri ziren.
Haien Joxe Migel semea izan zen Errasti eraiki zuena. Josefa Antonia Altuna Etxabe oriotarrarekin
ezkondu zen. Hauen semea Migel Joxe Errasti Altuna -1846an Errastin jaioa Maria Con-
cepción Manterola Irureta goinea Galardigarai koa baserriko alabarekin ezkondu zen eta lau
seme-alaba izan zituzten: Eleuterio, Joxe Frantzisko, Joxe Antonio eta Maria. Eleuteriok, seme-
rik zaharrenak, jarraitu zuen maiorazko. Haren anaia Joxe Antonio, berriz, Soroetxeberrira
ezkondu zen. Eleuterioren emaztea Maria Josefa
Zubeldia Lertxundi zen, Urdaiagako Oabea baserri-
ko alaba. Zazpi seme-alaba izan zituzten: Maria, Con-
cepcion, Migel Joxe, Antonio Mari, Jesus, Juan Mari
eta Julian. Hirugarrenak -lehenengo mutilak- hartu
zuen maiorazkoa, Migel Joxek, alegia. Emaztea, Nafa-
rroako Arbizuko Fustarena baserriko Felisa Reparaz
Flores zuen eta sei seme-alaba izan zituzten: Pedro,
Eleuterio, Martin, Maria Karmen, Begoña eta Migel
Joxe.
Errastin 20 abelburu eduki izan dituzte eta
morroia ere bai. Familia garraio lanetan aritu zen
batez ere, eta 1950 inguruan etxe berri bat eraiki
zuten errepide nagusiaren ondoan, Etxebeste baserriaren
aurrean. Urte haietan kendu zituzten behiak,
eta baserri zaharra hutsa gelditu zen.
Errasti
Aginaga
2002
Errasti.
Argazkia: Josu Tellabide.
A
Antonio Mari Errasti Zubeldia.