rrepide nagusiaren ertzean, Etxebeste eta Daldagorri baserrien artean dago baserri hau.
Luis Murugarrenek 1830 urtean aipatzen du Aginagako Echeverri etxea.
Etxeberriko jabea Klaudio Atxega Errasti zen. Dalda gorriko Antonia Josefa Bereziartuarekin
ezkondua, ez zuten familiarik izan. Horrela bada, bere senitartekoak ziren Joxe Antonio Bereziartua
eta bere emaztea Modesta Maioz Balerdi etorri ziren baserrira. Joxe Antonio Daldagorrikoa
zen eta Modesta berriz, Soroako alaba. Sei anaia ziren: Felix, Joxe Mari, Joxe Juan, Klaudio, Martzelino
eta Tomas, eta bi hilabeteko aingerutxoa zela hildako beste arreba bat. Lau anaia kalera
ezkondu ziren eta Martzelino gelditu zen baserrian. Gazteena,Tomas, ezkongabea, gaur 74 urt erekin
alarekin ibiltzen da angulak harrapatzen oraindik. Martzelino Bereziartua anaiarekin bizi da.
Martzelino Arburuko Pantxika Salsa-
mendi Adurizekin ezkondu zen, eta hamar
seme-alaba izan zituzten. Etxeberrin bost
eta bederatzi abelburu artean izaten zituz-
ten, eta etxeko bizimodua osatzeko, angu-
letan aritzen ziren, eta alak konpontzen
eta berriak egiten. Martzelinok denborarekin
arotz tailerra jarri zuen Etxeberrin.
Han egiten ziren alak, gurdiak, etxeko
arotz lanak... 1965 aldean kendu zituzten
behiak, eta azkenik aroztegiarekin jarraitu
zuten. Gaur egun, Etxeberri ez da jada
baserria, eta bi etxebizitzatan zatitua dago.
Martzelino Bereziartua eta Pantxika Salsamendiren
seme-alabak bizi dira bertan.
2003
Etxeberri.
Argazkia: Josu Tellabide.
Etxeberri
Aginaga
1984
Etxeberri.
Argazkia: Usurbilgo Udal Artxiboa.
Egilea: Juan Agustin Lasagabaster.
E