Kokapena: Elizalde
San Salbatore eliza XIII. edo XIV. mendearen hasiera aldean eraiki zen. Axentxio Elustondok “Usurbil mendez-mende” liburuan dioenez, eliza hau baino lehenago, beste eraikuntzaren bat omen zegoen bertan. Paris etxearen lurretan egin omen zen. Kondaira edo egia, Olarriondon haur bat hil omen zen, eta elurragatik Donostiara lur ematera eraman ezin izan zutenez, eliza eraikitzen hasi omen ziren, eta elizaz gain -Elustondok jarraitzen du- ermita bat ere bai, gaur Juandeuntzenea etxea dagoen tokian.
Elizalderen fundazioa horrela izan bazen ere, XIV. mendearen bukaera aldean, 1378an, hiribildua sortu eta zazpi urtera, Enrike IIa Gaztelako erregeak Atxegako jaunari San Salbatore elizan lehenagotik zuen patronazgoa legeztatu zion. Ordutik aurrera,Atxegako jauna izan zen elizaren maiordomoa eta agintaria. Honela sortu zen Elizalde San Salbatore inguruan. XVI. mendean, e rretorearenarekin batera, Elizaldek ez zituen hamasei etxe baino gehiago. Garai hartan, Belmonte hirigune zaharra kokatzen zen lekua baino erosoagoa zenez, e t xegehiago egin, eta handitzen joan zen.
Garai bere a n , poliki-poliki, Elizalde herr i a ren erdigune bihurtzen joan zen, eta harre s i barruan (Kalezarren, alegia) zeuden saltoki eta dendak Elizaldera etorri ziren. 1661ean erabaki zen Ko n t z e j u e t xe berria egitea eta usurbildarrek, eztabaida luze baten ondoren, Paris etxeko hariztian –ordura arte usurbildarrak biltzen ziren hariztian- eraikitzea erabaki zuten. Kontzejuetxe berria egiteko, hariztia bota egingo zuten seguru asko. Hala ere, Gaztañagako hariztian ere batzarrak aire librean egiten zirela ziurta daiteke.
1672an bukatu zen eraikuntza berr i a . A u rre ko n t u a ren bi heren Usurbil herriak ordaindu zuen, eta Aginagako Komunitateak beste herena,Aginaga kontzeju edo herriko etxe berriaren bultzatzaile sutsua izan baitzen. Izan ere, garai hartan Belmonte eta Aginagaren artean ezinikusi nabarmena zegoen, eta azken hauek inoiz ez zuten Belmonten –handik aurrera Usurbilzarra deitua- egiten ziren batzarretera joan nahi izan.
Alkatea urtero aldatzen zen. Bi urtez jarraian,Usurbil herriak (Elizalde eta Kalezar) izendatzen zuen; hirugarren urtean, berriz,Aginagak (eta honen barnean Urdaiaga). Nolabait Kalezarrekoei konpentsatzeko edo, alkateak bere audientziak Belmonteko harresi barnean hartu behar zituen. Belmontekoek erreklamatu bazuten ere, handik aurrera, salbuespen batzuetan izan ezik, ez zen batzarrik egin Kalezarren.
Elizalde edo Kaleberri, bada, herri osoaren erdigune bihurtu zen, gero eta garrantzi nabarmenagoa hartuz.Aldiz, Usurbilzarra edo Kalezar auzo bihurtua eta baztertua gelditu zen.
1674an bi kale zituen eta 30 etxez osatutako multzo batek osatzen zuen plaza. Beraz, 100 urtetan bikoiztu egin zen.
1916an, Elizalden 45 etxe zeuden. Garai hartan, hiru eskola zeuden Usurbilgo udalerri guztian. Urrutiko baserrietan ere baziren “sasi eskola” antzeko batzuk: Egioletan,Aginagako Arburun… Haien kargu titulurik gabeko eta oso gutxi ordaindutako irakasle batzuk zeuden. Bazen aguazil, bat eta honek zaintzen zuen Elizaldeko erdigunea, eta beste goarda batek udal dermioko beste guztia. Guardia Zibila ere bazegoen, eta bi sendagile eta botika bat. Ospitalerik ez zegoen, baina bai Miserikordi etxe bat.
Hilabete guztietako lehenbiziko larunbatean ganadu feria egiten zen.
Kaleberrik, erdiguneaz gain, baserri auzo zabalak hartzen ditu. Mugak hauek dira: ekialdetik Aranerrekak bereizten du Kalezarretik, Intxuspeko errekak, berriz, mendebaletik bereizten du Aginagatik. H e gomendebalean Urdaiaga dago, Oria ibaiaren beste aldean. K a l e b e rrik ere mu zabala hartzen du mendialdean. Goialdean, M e n d i z o rrotz eta Bordatxo mendiak punturik altuenak dira. Azkenik, Latxaerrekan muga egiten du Igeldoko herriarekin.
Goialdean aurkitzen dira erdigunetik urrutien dauden baserr i a k : Egioletak, Arratzainak, Urteta, desagertutako Artikulak eta gertuago dauden Egiluzeaundi eta Txiki, Olloki, Zumitzaga eta Urkamendi. Beherago, erdigunetik hurbil, bakoitzak gain bat hartuz, Olarri,Agerreak eta Udarregi kokatzen dira.
Erdigunea inguratzen beste hainbat baserri handi daude: Kaparotz, bi Olarriondoak , Agerreazpi. Baita Usurbilgo historian hain aipagarria izan den Atxega jauregia ere. Erdialdean, gaur geratzen diren etxe esanguratsuak, besteak beste, Gaztañaga eta Artzabal baserriak dira. Saroe jauregi bikaina ere, erdialdean dago.
Azkenik, aipatu behar dira duela urte gutxi arte erdialdean zeuden hamaika kale-baserri txikiak eta herriari halako giro baserritarra ematen ziotenak. Bi baserritar ermandade zeuden: Tomasenean eta Patrinean biltzen ziren.