Kokapena: Kalezar


1180 aldean, Lizarrako forua Nafarroako errege Antso Jakitunak Donostiari “Hiri Gutuna” edo “Carta Puebla” delakoa eman zionean hiriaren go b e r nu r a ko, ezarriz erregearen aginduz, hiri b e rr i a ren barrutia, , “…de Undaribia ad Oriam” (Hondarribitik Oriara) zen. Beraz, Usurbil (Zubieta eta Urdaiaga izan ezik) eta Orio, Donostiako barr u t i a ren barnean gelditzen zire n . Dena dela, antzinako dokumentu horretan ez da Usurbilen edo Orioren aipamenik egiten.

G e ro a go Gipuzkoa deituko zen lurraldea Gaztelak konkistatu zionean Nafarroari, 1200 urtean, Usurbil izango zena baserri eta etxe sakabanatuz osatutako auzo inguru bat zen, eta zenbait faktorerengatik pixkanaka lotura hartzen joan zen: etxe eta familien arteko gertutasunak ekartzen dituen harremanak, eliza bereko eliztar izatea, azoka beretara joatea…

Horrela mantendu zen denbora luzean. XIV. mende erdi aldean hasi ziren Donostiatik banatzeko saiakerak, eta honela sortu ziren Usurbil, Hernani eta Orio, herri independienteak. Badirudi Usurbilgo San Salbatore inguruan biltzen ziren biztanleek toki horretan harresidun hiri bat sortzeko eskabidea egin zutela.

Gaztelako errege Enrike II.ak,Trastamarakoak, ontzat eman zuen eskabidea, eta biztanleen esku utzi zuen hirigune berriaren kokalekua aukeratu eta erabakitzea. Honela sortu eta eraiki zuten usurbildarrek “Belmonte de Usurbil” herr i a , h a rresiaz inguratua, 1371an, San Salbatore elizatik ekialdera dagoen gain airoso batean.

Harrigarria dena da, hiribildu berria eliza inguruan ez eraikitzea. Gipuzkoako horrelako kasu bakarra da Usurbilgoa. Badirudi arrazoi sendoak zituztela leku hori aukeratzeko, geroago ikusi zenez; hala nola,Atxegako jaunaren dorrearen eraginetik aske egotea, San Salbatore eliza bera e re haren esku baitzegoen. Horrela, h i r i ko ko munitatean partaide izatea eta eragina izatea galarazi zieten Atxegatarrei.

Garai hartako ikuspuntutik, erabaki ona hartu zuten. Urtero alkatea, probestua, zinpekoa, eskribaua eta hiri batek administraziorako behar dituen pertsonak auke r a t z e ko eskubidea eman zitzaion hiri berriari. Honela,“Belmonte de Usurbil” herri sortu berriko gune administratiboa egin zen. Erregeak aukeratutako “Belmonte” izena, laster herritarren artean erabilera galtzen joan zen eta Usurbil izena soilik geratu zen.

1486an sute batek hiriaren erdia erre zuen.

Ohituraz eta legez, berdintasuna zegoen harresi barr u koen eta kanpokoen artean, baina denbora pasa ahala, Belmonte ez zela hazten ikusi zen, eta Elizalde, berriz, askoz ere dinamikoagoa zen auzoa, handitzen ari zela.

Idatzietan kontzertatua izan arren, Belmontekoek ez zuten beren administratzeko boterea galdu nahi.Horrela, 1543an alkateak (Belmontekoa izango zen, noski) debekatu egin zuen harategi bat Elizalden zabaltzea. “Ez Elizalden, ezta udal barr u t i ko beste inon ere, hiri barr u a n (Kalezarren) ez bada”.

XVII. m e n d e a ren erdi aldean, 1661ean, Kontzeju etxe berri bat egitea erabaki zuten, edo hirian edo Elizalden, eta hori zela medio, eztabaida handia sortu zen herrian.Aginagarren eraginez, Gipuzkoako Batzar Nagusietaraino heldu zen lehia, eta han Kontzeju etxe berri hori Elizalden eraiki behar zela erabaki zuten.

Hortik aurrera, hiri zaharra komertzioak, saltoki eta beste zerbitzuak galtzen joan zen astiro- astiro, Elizaldera pasa baitziren. XVIII. mendearen hasieratik “ U s u r b i l z a rra” deitzen zuten hiri hura auzo txiki xumea bihurtu zen.

L e h e n go Belmonte, baserri giroko auzo bat da, eta Kontzeju, Eskribanea eta Po rtalea izan ezik, beste gehientsuenak etxe xehe eta arruntak dira.

Kalezar auzoa udalerriaren ekialdean dago. Mendebaletik,Aranerrekak bereizten du Elizalde edo Kaleberritik. Puntapax deitutako zubi ezagunean egon da beti bi auzoen muga. Ekialdetik, Zaldierrekak bereizten du, beti Kalezarrekoa izan den Txikierdi auzunetik. Hegoekialdean Zubieta dago, Oria ibaiaren beste aldean. Iparraldean, berriz, Errikoetxea eta Maskolaitz baserriak daude Igeldoko mugetan, auzoaren erdigunetik urrutien daudenak.Artxubieta eta Benta baserriak Kalezarri dagozkio. Benta baserriaren ingurutik, Entzarrain parajetik hasi, eta Bizkarra baserria eta Atalluko erriberataraino jaisten den malda leuneko gain luze bat betetzen du, ia bere osotasunean. Hor kokatzen dira errenkadan, goitik behera, bi Ibarrolak, Buenabista, Usaskue, Larbain, Igartza, Saizar ete beste asko. Gain luze honetan dago Belmonteko hiri zaharra, auzo honetako erdigunea dena hain zuzen.

Erdigune honetan Kalezarreko hiru etxe garrantzitsu daude: Portalea, Eskribanea eta Kontzeju. Hauez gain, beste hamabi kale-baserri (ukuiluak zituzten etxeak, alegia) zeuden. Hauen jarduera dela eta, Kalezar gune erabat baserritarra zen orain dela urte gutxi arte.

K a l e z a rren bi baserritar ermandade izan dira. Bata, Portalean biltzen zen. Bestea berriz , Kontzeju edo Makatzanea etxean.Azken honetakoak ziren Iartzatik hasi eta bi Ibarrolen artean dauden baserriak.

Oraindik ere, Kalezarreko auzoen artean malenkonia pixka bat go rdetzen da herr i a re n e rdigune ziren garaien oroitzapenetan, izaera hori galdu izateagatik. “ U s u r b i l go inbiriyak iru zaku zitun: bi Agiñara joan zian eta hirugarrena, berriz, Potxoneko bueltan gelditu zan”. Kalezarren jasotako esaera zahar honek adierazten du XVII. mendean gertatutakoaren oroitza gorde egin dela herritarrengan.