Kokapena: Txikierdi
Berez,Txikierdi auzunea Kalezar auzoaren zati da. Kalezarren lur eremuen ekialdea hartzen du. Bi horien art e ko muga, Zaldierreka deitzen den sakanak egiten du. Etxe kopuruari begiratuta, oso auzo txikia izan da Txikierdi:hamabi baserri eta beste hainbeste etxek osatua egon da.Azken urteotan, baina, etxadi erresidentzial berri bat eraiki da, lehen Zapatari baserriarenak ziren lurretan. Horiez gainera, U s u r b i l go industri-enpresa handienak Txikierdin dute kokapena (Michelin, Luzuriaga). Urbil hipermerkatu handia eta Bilbo-Behobia autobidearen Aritzetako gunea ere auzo honetan daude.
Usurbil udalerriko barruti honen antzinako historia Asteasuain izenarekin lotuta dago. Seguru asko, antzina,Asteasuain izango zen auzo edo ingurune honen izena.Asteasuain toponimoaren garrantzia oso handia da Txikierdin: bazen Asteasuainaundi eta bada Asteasuainzarra etxea, baita Babilonia ere, Asteasuainerrota, Asteasuaintxiki, Asteasuainberri eta haratago, Asteasuain mendia (gaur Elor behitegia den lur eremua). Beraz, gaur Michelin fabrika, Luzuriaga altzairutegia, Urbil hipermerkatua eta beste hainbat industria eta zerbitzu,Asteasuaingoak ziren lurretan daude guztiak.
Bestalde, Babilonia etxean XVI. mendearen bukaeran izan zen eliza edo baseliza baten berri badugu.Apaizek eliza hartan meza emateko eskubidea izan zezaten ahalegindu ziren Asteasuaindarrak, baina ez zuten lort u . Izan ere, auzo komunitateak edo herriak eliza inguruan sortzen ziren beti, baina Asteasuaindarrek han meza ematearik lortu ez zutenez, ezin izan zuten auzo komu n itate bat egituratu. Hala ere, beti go rde izan du auzo txiki honek bere berezitasuna.
Nola hartu zuen gaur duen izena? Txikierdi ostatua eraiki zenean, XIX. mendearen hasieran seguru asko,Asteasuaingo lurretan egin zen hau ere, eta hasiera batean izen horrekin ezagutuko zen:Asteasuaingo benta. Hasierako garai haietatik,Txikierdi ostatua izan da. Denborarekin, i n g uruko bilgunea izatera pasa zen, eta Asteasuain izen zaharra ordezkatu egin zuen.
Bestalde,Txikierdik bazuen bere baserritar ermandade edo kofradia. Alkartasuna deitzen zen, eta 22 partaide zituen.Kofradiak auzo mugak zehazki errespetatzen zituen, hau da, auzoko baserri guztiak ziren bert a ko part a i d e, baita Kalezar auzoko batzuk ere (Benta, Maskolaitz…).
Urbil merkataritza gunea eta bilgune handia orain dela denbora gutxi eraiki den art e, oso txikia zen Txikierdi auzoa. Gertuko etorkizunean, gaur egungo harreman sozio-ekonomikoak ikusirik, beharbada, gerta daiteke bilgune erraldoi honek Txikierdi auzune txikia ordezkatzea, lehen azken horrek Asteasuain ordezkatu zuen bezalaxe.