Kokapena: Zubieta
Aspaldiko garaietan sortutako herria da Zubieta.Antso Jakituna Nafarro a ko erre g e a k Donostiari Forua eman zionean, XII. mendearen erdialdean, Zubieta ez da aipatzen; baina garai haietan honez gero bazela dirudi. Usurbil hiribildua sortu zenean, Zubietako baserrien lehenengo izenak agertzen dira, XIV. mendean. Garai hartan, Donostia edo Usurbilen arteko hautua egin behar izan zuten Zubietako baserriek. Sorrerako etxe haiek, gehienez 24 baserri ziren. Honela mantendu zen Zubieta XVII. mende arte. Aipatutako mende horretan egin ziren: Sant i a go eliza, Aliriko zubia, Kontzeju etxea (Alamandegiberri)… hainbat baserri berri sortu zen. 1666an Zubietako Unibertsitatea izena zuen.
1680an, Santiago eliza eraiki zenean, Donostia aldeko baserriak hauek ziren:Aizpurua,Altzu, Artutxa, Berridi, Goiaran, Petritza,Arbitza, Irigoien, Etxenagusi,Araeta,Aliri, Kalea,Araundi,Artzabaletaaundi eta Oianguren.
Honakook ere Donostiakoak ziren: Etxetxo,Artzabaletatxiki,Alamandegiberri Tellerikoa eta Aizpuruko errota.
Aldiz, 1680 urte hartan, Usurbilgoak ziren Barrenetxebekoa,Alamandegizar, Lizarraga, Lertxundi, Zuasti, Etxeberriaga, Barazar, Irurubieta eta Goikoetxea. Usurbil aldean, Kamio eta Amiribekoa ziren. Guztira, Donostiari 20 baserri zegozkion, eta Usurbili berriz 11.
Donostia eta Usurbil aldekoen artean, 22 baserri ziren auzotasun osoa zutenak, o rd u ko idazki baten pasarte honek dioen moduan:
“…el govierno de la dicha comunidad de Çubieta a estado y esta enttre catorçe o quinçe vezinos que viven en la jurisdizión de la çiudad de San Sebastián, los quales enttre si tienen los ofiçios de jurados que son los que goviernan la dicha comunidad, y tamvién nombran otro jurado de parte de los vezinos que están en la jurisdición de la villa de Usúrvil, que en todo son veynte y dos.”
Urtero aldatzen ziren Donostia eta Usurbil aldeetako zinpeko buru edo alkateak. Hauek eramaten zituzten Ko mu n i t a t e a ren ko n t u a k , beste inongo pert s o n a ren edo botere re n eskuhartzerik gabe.Auzotasunik ez zuten baserriek ezin zuten Ko mu n i t a t e a ren kontuetan parte hartu. Horixe dio beste pasarte honek:
…”ay ottras casas y moradores de dicha comunidad no se les admite al dicho govierno, por no ser de las casas avezindadas.”
Zubietako Komunitatea botere handiko elkartea zen garai haietan. Joxe Ramon Zubimendiren “Zubieta, mila urteko herria” liburuan, epaiketa bateko lekuko baten aitorpenean irakur daiteke, auzotasuna zuten etxeen kopurua jaisteko, Komunitateak etxeak eta ondasunak erosten zituela:
“Que Zubieta compra que se venden por re d u ç i rse ha menos numero de vicindad y tocarles más porción en los aprov e chamientos de los montes y demas haveres que tienen como ha subçedido el querer comprar la cassa que llaman Yruruvieta y la cassa de Echena – guçía, y no, aunque lo yntentaron, pudieron conseguirlo.”
Komunitateko partaide izateko, beste baldintza batzuen artean, auzotasuna eta gainera kaparetasuna eduki behar zela kontatzen du beste lekuko batek:
“para entrar en comunidad que llaman da goçar ofiçios es necesario que el pretendiente tenga casa de vecindad y sea hijosdalgo y tenga millares y raiz vastante…” XVII. mendeko kontuak dira hauek.
XIX. mendean, 1862an hain zuzen, Zubieta 35 baserriz (“caseríos de labranza” deituak) osatua dagoela dio Pablo Gorosabelek. Horietatik, Donostiako eskumenean 23 baserri zeuden, 1680an aipatutako guztiak (Etxetxo baserria izan ezik, Usurbila pasa baitzen), eta Etxetxuri edo Bikarioetxea, Amirigoia,Torillo edo Prostuetxe eta Seroretxea. Usurbilgo eskumenari, berriz, 12 baserri zegozkion. 1680an aipatutakoak (desagertutako Kamio baserria kenduta), Usurbila pasa zen Etxetxo baserria eta Txakurtxulo.
Geroztik, XX. mendean sartuta, hainbat etxe berri egin zen Zubietan, gehienbat bat edo bi etxebizitzatakoak.
Zubietaren kasua berezia eta bitxia da: bi administrazioren artean zatitutako beste herririk ez dugu ezagutzen ez Gipuzkoan, ez Euskal Herrian. Zubietak, gaur ere, mantentzen du administrazio autonomo txiki bat, auzo batzar moduko bat, sei ordezkarirekin (hiru Donostia aldekoak eta beste hiru Usurbil aldekoak).Auzo batzar hau 1996an eratu zen.